Fisika. Batxilergo 1. maila



1) Hona hemen higikari baten denboraren menpeko posizio bektorearen adierazpena: 
r=9sint - 9cost j

v abiaduraren eta a azelerazioaren adierazpen bektoriala azaldu eta egiaztatu elkartzuta direla.

Soluzioa

2)  1 kg-ko masa duen partikula bat OY erdi-ardatza positiboan zehar higitzen ari da x = 4 (m) zuzenean. Bere abiadura kostantea eta 5 m/s-koa bada, kalkulatu bere momentu lineala eta koordenatuen jatorriarekiko bere momentu zinetiko edo angeluarra.

Soluzioa

3) Komunikabide satelite bat Lurraren inguruan biraka ari da gainazaletik 1000 km-tara. Lurraren erradioa 6370 km-takoa eta satelitearen periodoa 12 ordukoa badira, kalkulatu satelitearen abiadura angeluarra eta orbitala.  

Soluzioa

4)  200 kg-ko masa duen kanoi batek 250 g-ko proiektil bat 200 m/s abiaduraz jaurtikitzen du horizontalarekiko 60º-ko angelua osatuz. Kalkulatu kanoiaren atzeratze-abiaduraren osagai horizontala.

Soluzioa

5)  80 cm-ko luzera duen soka baten muturrean 200 g-ko masa lotuta dago, eta hau zirkulu horizontal batean biraka dabil. Soka kono deskribatzen du. Kalkulatu masa honek bira osoa emateko behar duen denbora, sokak bertikalarekin 30º-ko angelua osatzen duenean.

Soluzioa

6)  Higikari baten mugimenduaren ekuazioa honako hau da: 


= 5t2 + (6-4t) j

Kalkulatu ibilbidearen ekuazioa, t=2 s aldiunean duen abiaduraren modulua eta azelerazioa ezezik beren osagai tanjentzial eta normala ere denboraren menpe.

Soluzioa

7) Futbolari batek baloia jaurti du bere hasierako abiadura horizontalarekiko 30º-ko angelua osatuz eta baloia lurreratzen da 40 m-tara. Marruskadurarik ezta aizerik gabe kalkulatu behar duen denbora lurreratzeko, baloiaren hasierako abiadura eta lortzen duen altura maximoa. 

Soluzioa

8)  Partikula bat higitzen ari da higidura harmoniko sinplez bere ekuazioa honako hau 


y = 2 cos( t/2 + 𝜋 )         (N.S.) 

izanik. Kalkulatu anplitudea, periodoa eta mugimenduaren maiztasuna ezezik posizioa, abiadura eta azelerazioa ere 5 s igaro ondoren. 

Soluzioa

9)  Honako irudiaren zirkuituaren erresistentzi bakoitzean zehar igarotzen den intentsitatea kalkulatu eta beren muturreen arteko dagoen potentzial diferentzia. Sorgailuak emandako potenztia kalkulatu eta erresistentzi bakoitzean galdutakoa. Zein izango litzateke sorgailuaren i.e.e. 2 ohmio-tako barruko erresistentzia edukiko balu?




Soluzioa

10)  1 kg-ko masa duen gorputz bat A puntuan geldirik dago irudian agertzen den moduan. Libre utzita 1,5 m-ko erradioa duen koadrante batean labainduz B puntura jaisten da. Kalkulatu B puntuan heltzean izango duen abiadura. Gero horizontalki C punturaino 2,7 m egiten ditu eta C puntuan gelditu egiten da. Kalkulatu marruskadura-koefizientea gainazal horizontalean. 




Soluzioa

11) 1000 kg-ko masa duen meteorito bat lurraren gainazaletik lurraren erradioa baino 5 aldiz handiagoa den altueran geldirik dago. Kalkulatu: 

    a) Puntu horretan meteoritoaren pisua. 
      b) Daukan energia mekanikoa. 
    c) Lurrera erortzen bada zein abiaduraz helduko da lurrazalera? Abiadura hau ibilbidearen menpe dago? 

Datuak: ML=6.1024 kg,  RL= 6.370 km;  G = 6,67.10-11   m3/kg.s2 



12) Irudiko egoera dinamikoa aztertu: 
    


a) Zein da partikula bakoitzaren azelerazioa? ( m = 0,3 ). 
b) Zein da sokaren tentsioa?

13)  Kilo bateko masa bat, 60 bira / min abiaduraz ari da biraka plano bertikalean 0,6 m luzeko soka bati loturik. Aurki ezazu sokaren tentsioa zenbatekoa den. 

    a) Zirkuluko punturik altuenean. 

    b) Zirkuluko punturik baxuenean. 

    c) Soka horizontal dagoenean. 

    d) Sokaren tentsioa zero izan dadin, kalkulatu masaren abiadura punturik altuenean.