Lauki bereziak

Orain dela denbora luze, duela bi mila urte, Indian egin ziren lehenengo lauki bereziak. Harritzekoa da bai zutabetan bai errenkadetan zenbakien arteko batuketa beti berdina dela. Hurrengo laukian 15-ekoa da.





Teorian lauki berezi bat egiteko orduan bere neurriak ez dira mugatuta baina orain arte lortutako handiena izan da 1959 urtean hiru iparramerikako matematikok asmatu zutena, 100ekoa alegia.
Europan, XV. mendean hasi ginen lauki bereziak eraikitzen  eta badirudi egiten zirela zenbait gaixotasunen kontra borroka egiteko (?). Honako hau Alberto Durerok (1.471-1.528) egindakoa da. Errenkadetan eta zutabetan ezezik bazterretan ere zenbakien arteko batuketa 34-koa da; eta bukatzeko azken lerroko erdian agertzen da 1514 urte "beltzako" data.





Hor duzu beste adibide bat: kasu honetan  lauki berezi hau 5ekoa da, zenbakien arteko batuketa 105-ekoa da eta gainera bazterretan dauden zenbakiak erdi-erdian dagoenari gehituz gero emaitza 105koa da ere bai.





Eta orain zure txanda da! Zeuk ere lauki bereziak asmatzen saia zaitezke. Hasieran komenigarria da 4-koekin hastea eta gero handiekin. Aupa!
Hurrengo lauki berezietan hutsuneren bat badago. Ausartuko zara osatzen?






Kuriositate hauek  Reader's Digestek argitaratutako liburu txiki batetik hartutakoak dira.


Castellano