Matematika ala fikzioa


Zure lagunen artean matematika asko dakiela beti esaten ari den norbait baldin bada hemen duzu aho zabalik uzteko prozedura: 
Demagun  


x = y

horrek esan nahi du 


 x - y = 0

dela. Bestaldetik 


2x = 2y   

eta 
2x - 2y = 0 

dela esatea egia ere bada, beraz  


x - y = 2x - 2y 


Ondo dakizuen bezala 



2x - 2y 

adierazteko beste era bat 


2(x - y) 

da eta 


x - y 

idatzi beharrean 



1(x -y) 

idaz daiteke, beraz   


1(x - y) = 2(x - y) 


Azkenik  
(x - y)  biderkagaia sinplifikatu eta gero, zer arraio da hau??!!     


 1 = 2  !!! 

Eta hau horrela ez bada sar nazan Kalabazan! Aurkitu al duzu non dagoen akatsa?

Kuriositate hauek  Reader's Digestek argitaratutako liburu txiki batetik hartutakoak dira.



Castellano