Palindromoak





Bai ezkerretik eskuinera bai eskuinetik ezkerrera irakurritakoan gauza bera dioten hitzek edo esaldiek palindromo izena dute; palindromo hitza oso polita da eta griegotik dator (palin, berriz, dromo, lazterketa). Makina bat palindromo daude hitz bakar batekoak; ausartuko zara asmatzen hurrengoak? Bere esanahia hor duzu eta ondoan parentesi artean letren kopurua.


                 1.  Gure aitaren edo amaren ama (5)
                 2.  Handia esateko (3)
                 3.  Txalupak egoten diren lekuak (5)
                 4.  Nire (3)
                 5.  Zein lekutan? (3)
                 6.  Farre eginarazten digute (9)



Palindromoak aintzinean asmatzen hasi ziren; badirudi sortu zituena Sotades izena zuela (K.a. III. mendean bizi zen poeta greziar bat).
Hizkuntza bakoitzak ditu beren palindromoak, baina haien artean alde ederra dago palindromoak asmatzerakoan; esate baterako gaztelainaz oso erreza da palindromoak sortzea. Hor dituzue adibide batzuk:



                 A la Manuela dále una mala
                 Somos o no somos
                 Adán no cede con nada
                 O rey o jojero



Egia esateko euskeraz ez dut askorik aurkitu; beraz palindromoren bat asmatzen baduzue eta niri kontatu nahi izatekotan badakizue ... , hona bidali





Kuriositate hauek  Reader's Digestek argitaratutako liburu txiki batetik hartutakoak dira.



Castellano