Kimika. Batxilergo 1. maila




1) Masan %85-eko duen azido (orto)fosforiko disoluzio baten dentsitatea 1,6 g/c.c-koa da. Kalkulatu:

a) Molaritatea, molalitatea, g/l, solutuaren frakzio molarra.

b) Nola presta daiteke, disoluzio horretatik abiatuta, 50 ml-ko eta 0,6 M den beste disoluzio bat?

c) Lehenengo disoluzioaren zer bolumen hartu behar da 2 g azido lortzeko?

Soluzioa


2)Erantzun:

a)  4 litroko ontzi bat oxigeno gasaz betetzen da 25ºC-tan eta 810 mmHg presio pean. Zenbat molekula oxigeno daude barruan? Zenbat atomo?

b) Zenbat gramo sufre dago 2,5 mol hidrogeno sulfurotan?

c) Zenbat gramo amoniako dago 15 c.c.-ko amoniako lagin batean baldintza normaletan? Lagin horretan zenbat atomo hidrogeno daude?

Soluzioa  


3) A(19), B(35) eta C(54) dira Taula Periodikoaren hiru elementu eta haien zenbaki atomikoak. Erantzun:

a) Egitura elektronikoa eta Taulankokapena.

b) Zein da afinitate elektroniko handiena daukana?

c) Zein da ionizazio energi txikiena duena?

d) Erreakzionatuz gero zein konposatu sor daitezke? Azaldu beren propietate fisiko garrantzitsuenak.

Soluzioa



4) 0,5 M den eta 75 ml duen azido klorhidriko disoluzio bat erreakzionatu egiten du aluminio solidorekin emateko aluminio kloruroa eta hidrogeno gasa. Zenbat gramo aluminio erreakzionatzen dute? Zer bolumen hidrogeno sortzen da 50ºC-tan eta 1,2 atm-tan neurturik?

Soluzioa 



5)  Hurrengo konposatu organiko edota ezorganikoak formulatu edota izendatu:

a) Azido permanganikoa

b) Potasio tetraoxomanganato (VI)

c) Azido diartseniosoa

d) NaHSO3

e) Pb(SO3)2 

f) Kromo (II) dihidrogenofosfitoa

g) 1,2-dimetil-1-propanola

h) Butilo azetatoa

i) 3-oxobutanala

j) CH2=CH-CO-NH-CH3


Soluzioa   

6) 

a) Zer bolumen hartu beharko genuke laborategiko azido klorhidriko duen botila batetik 0,75 M den 250 ml disoluzio bat prestatzeko? Botilako disoluzioaren datuak honakoak dira: %45-eko masan eta dentsitatea
1,21 g/c.c.

b) Kalkulatu botilako disoluzioaren molalitatea eta frakzio molarra.

c) Zer bolumen hartu beharko genuke 0,75 M den disoluzioa duen matrazetik 100 ml eta 0,1 M den beste disoluzio  bat prestatzeko?

Soluzioa


7) 25ºC-tan eta 850 mmHg presiopean, 300 c.c. anhidrido sulfuroso ontzi batean daude. Aurkitu:

a) Zenbat gramo daude ontzian?

b) Zenbat molekula? Zenbat atomo sufre eta zenbat atomo oxigeno?

c) Zenbat atomo-mol sufre eta atomo-mol oxigeno?

d) Zer bolumen beteko luke gas kantitate horrek baldintza normaletan?


Datuak:  ³²₁₆S; ¹⁶₈O

Soluzioa


8) Nikotina, karbonoz, hidrogenoz eta nitrogenoz osaturik dago ondoko datuen arabera: %74,07 karbono, %8,64 hidrogeno eta %17,29 nitrogeno. Kalkula ezazu nikotinaren formula molekularra baldin eta 5∙10²⁴ molekulen masa 
1344,8 g-koa bada.

Datuak:  ¹²₆C,  ¹₁H, ¹⁴₇N

Soluzioa




9) 8,5 gramo amoniako ontzi batean daude eta 1,5 ∙10²³ molekula ateratzen dira. Erantzun: 

a) Zenbat mol amoniako geratzen dira?

b) Zenbat molekula amoniako geratzen dira?

c) Zenbat gramo amoniako geratzen dira?

d) Zenbat atomo-mol hidrogeno geratzen dira?

Soluzioa



10) Ontzi batean 16,25 litro fosforo pentakloruro daude BN-etan neurturik (baldintza normaletan):

a) Zenbat molekula-mol daude? Zenbat atomo-mol kloro?

b) Zenbat gramo gasa daude ontzian? Zenbat atomo kloro?

c) Ontzia irekitzean 1,75∙10²³ molekula ateratzen uzten badira, zenbat molekula geratuko dira ontzi barruan?

d) Zer bolumen beteko luke ontzian dagoen gas horrek 20ºC-tan eta 740 mmHg presiopean? Zein da fosforo pentakloruro molekula baten masa, g-tan adierazita?

Soluzioa


DATUAK:

H(1); Al(23); Cl(35,5); O(16); P(31); C(12); N(14); S(32); K(39); Br(80); Si(28); Ag(108); Fe(56)


Castellano