Aitona eta iloba




Bazegoen aitona pozik bere ilobak batzen, kentzen eta bi zifraz biderkatzen eskolan ikasi zuelako; bere iloba harrituta uzteko asmoz honako kontu hau proposatu zion:

Aitona:
- 0-tik 9-ra zifra bat pentsatu, baina ez esan!
Iloba:
- Badago.
Aitona:
- Hirukoiztu eta emaitza ez esan.
Iloba:
- Badaukat eginda. Hau erraza!
Aitona:
- Orain, aurreko emaitzari 3 batu eta lortutako emaitza berriro hirukoiztu.
Iloba:
- Ados! Baina denbora pixkat emango didazu, ezta? Duela gutxi ikasi dut eskolan bi zifraz biderkatzen eta! Badaukat, aitona!
Aitona:
- Beno, azkenik, azken emaitzaren zenbakiaren zifra guztiak batu.
Iloba:
- Hau erraza, aitona!
Aitona:
- Bale! Ba orain, denbora pixkat emanez gero, lortutako zenbakia esango dizut.
Iloba:
- Ja! Hori ezinezkoa da, aitona! Hasieran nik aukeratutako zifra ez duzu ezagutzen, aitona!


Dendora pixkat pentsatzen ari zen itxura egin ondoren, azkenik aitona erantzun zuen.


Aitona:
- 9 zenbakia atera zaizu.
Iloba:
- Egia da! Baina, nola demontre egin duzu, aitona?
Aitona:
- Matematika, nire iloba, matematika,..., Jainkoak bere sorkuntzaren legeak aurkitzen ahal izateko eman digun hizkuntza da.

Badakizu azken zenbakia zergatik ez dagoen hasieran aukeratutako zifraren menpe? 


Soluzioa


Castellano