Fisika Unibertsitatea

Atal hau unibertsitateko ikasleentzat da; fisikako galderak, ariketak edo problemak planteatzen dira.




1) 1 kg-ko masa duen objetu bat dinamometro  batetik zintzilikaturik dago eta gainera erabat murgildurik 0,35 l ur duen edalontzi barruan; edalontziaren masa (hutsik) 50 g-koa da eta balantza baten platerrean kokatuta dago. Zeintzuk dira gorputzaren bolumena eta dentsitatea? Zein da balantzak adierazten duen neurria, dinamometroaren irakurketa 8,53 N-ekoa baldin bada?

Soluzioa

2) M=10 kg-ko masa eta R erradioa duen zilindro bat gainazal horizontalean geldirik dago h= R /2 altuera duen zurubi baten ondoan. Zein da goialdeko partean egin behar dugun F gutxieneko indarra zilindroa jaso eta zuribitik bira ahal izateko? Zein da zurubiaren erreakzio indarra? Hartu g=10 m /s².

Soluzioa


3) Unibertsitateko lehenengo mailako Fisika azterketa eredu bat:


INGENIARITZAREN OINARRI FISIKOAK

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola (UPV-EHU)

(2015eko azaroa)              Kontrola


3.1. (7 puntu) Edari energetikoen marka ezagun batek ingeniari bati enkargu bat egin dio: kirol-ekitaldi baterako atrakzioa eraiki behar du. Atrakzioa beheko irudian adierazita dago eta honako elementuek osatzen dute: quarter-pipe (arrapala zirkularra), L luzerako pista zuzena, r erradioko begizta zirkularra eta L luzerako beste pista zuzen bat. Deskribatutako pista masa arbuiagarriko lera (trineo) batek egingo du m masako pertsona batek gidatuta.
Leku arazoak direla eta, lerak irudiko horma jo ez dezan, malguki bat kokatu da azken pista zuzenaren bukaeran,malguki hau m masako pilotua A distantzian gelditzeko diseinatu da. Kirol-ekitaldi hau neguan egingo da, ondorioz, pistak izoztuta egongo dira eta marruskadura indarra arbuia daiteke. Kalkulatu:

a) Quarter-pipe-ren erradio minimoa, R, lerak begizta egin dezan erori gabe.

b) Zein izan behar du malgukiaren K konstante elastikoa lera A distantzian geldi dadin?

Tamalez, arazo burokratikoak direla eta, ekitaldia udaberrira atzeratu da, ondorioz, izotzik ez dago eta marruskadura kontuan hartu beharko dabi pista zuzenentan (marruskadura dinamikoaren konstantea 𝝁 izanik). Kalkulatu berriz ere:

a) Quarter-pipe-ren erradio minimoa, R, lerak begizta egin dezan erori gabe.

b) Zein izan behar du malgukiaren K konstante elastikoa lera A distantzian geldi dadin?

Zenbakizko aplikazioa: m=75 kg, r=10 m, L=10 m, 𝝁 =0,2, A=5 m, eta 
g=10 m/s²




3.2 (3 puntu) Partikula puntual batek v(t)=cos t j (m/s) abiadura darama. Higiduraren hasierako baldintza  r(0)=0 bada,

a) Ebatzi problema zinematikoa, hots, posizio-bektorea eta azelerazioa kalkulatu.

b) Ondoren V=i (m/s) abiaduraz higitzen den plataforma batean kokatu dugu partikula; idatzi behatzaile inertzial batek, (plataformatik kanpo dagoenak) neurtuko lukeen ekuazio kartesiarra, y=f(x).



Soluzioa


4) ....


Castellano