Katenaria

Hau zoragarriak diren unibertsoaren legeak; Jainkoa da sortzailea, hark jarri ditu eta hark gizakiei aurkitzen uzten dizkie. Leonhard Euler (XVIII mendean) matematiko eta kristauak omen zioenez: "Unibertsoa perfektua denez eta Sortzaile jakintsuenak sortutakoa denez, unibertso barruan ezer ez da gertatzen maximo edo minimo lege barik".



Gaurko sarreran katenaria kurbari buruzko idatziko dut. Sarean makina bat artikulu dago kurba honi buruzkoak direnak eta horien artean hemen dago bat non zenbait datu interesgarri hartu ditudan.
Erraketa elektrikoen kablea da katenaria, eta matematika arloan kurba berezi hau asko ikasi da. Kable edo soka homojeneo bat muturrak finkaturik eta bakarrik grabitatearen menpe egotekotan kurba honen forma hartuko da: katenaria.






Kurba hauek adierazteko interesa antzinakoa da. Leonardo da Vinci, Galileo eta abar aztertu zuten eta arazoa erraza ez zela frogatzeko esango dugu kurbaren adierazpen matematikoa 1691 urtean agertu zela; izan ere Johann Bernoulli, Gottfried Leibniz eta Chistiaan Huygens matematikoak izan ziren gaur egun erabiltzen dugun honako adierazpena:



edo ere bai



Garai hartan ere, Huygensi esker, hasi zen erabiltzen katenaria hitza kurba hau izendatzeko; katenaria hitza latinetik dator (catena, katea).
Arkitekturan ere erabili da kurba hau eta ikus dezakegu zenbait eraikinetan (arku katenarioa, katenaria kurba baina alderantziz jarrita).
Mendebaldean berandu hasi zen erabiltzen arku mota hau (XIX mendean) baina Ekialdean lehenago erabili zen, adibidez Mesopotamian (Irak) badaukagu delako Ctesifonte arkua.





Antonio Gaudí i Cornet (1852-1926) arkitektua da katenaria kurba aztertu zuen eta bere lanean erabili zuen lehenengo arkitektua.



Colegio Teresianas
Casa Batlló
Seguraski arku katenario ospetsuena da XX. mendeko San Luiseko Gateway Arch (Missouri); Eero Saarinen arkitektu estatubatuetarra da proiektua egin zuena ordenagailuak ez zeuden garai batean (1947 urtean lehiaketa baten saria irabazi zuen).






Sarrera hau irakurri eta gero oraindik sakondu nahi baduzu hona hemen katenariari buruzko beste txosten bat  gastelainaz eta ikuspegi matematikotik idatzita.



Castellano