Fisika D.B.H



1) Bihurketa biderkagaien bidez honako unitate aldaketa hauek eragin eta azaldu notazio zientifikoa erabiliz: 

a) 2 kg / l,  g /c.c. -tan   

b) 7,2 km / h ,   m / s -tan 
   
c) 56 m3,  l-tan    

d) 800 hg, g-tan 

Soluzioa

2)  100 g-ko masa duen pilota bat lurretik gora bota nahi da 25 m-ko altuerako teilatu batean jartzeko. Airearen marruskadura konturatu barik kalkulatu hasierako abiadura.


3)   Kotxe bat 100 km / h-tan doa, eta horma batetik 100 m-tara balaztatzen hasten da 4 m/s2-ko azelerazioaz. Hormaren kontra joko al du? 


4)  -3mC eta +4mC-eko bi karga hutsunean daude haien arteko distantzia 6 cm-takoa izanik. Zein da elkarri eragiten dioten indar elektrostatikoa? Beste ingurune ezezagun batean jarrita, zein izango da kostante dielektrikoaren balioa, orain elkarri eragiten dioten indarra 0,3 N-ekoa bada?  


5)  Prentsa hidrauliko baten barruko likidoak 20 Pa-eko presioa jasaten du. Prentsaren enboloen azalerak 200 cm2-ko eta 8000 cm2-koa badira zein da enbolo bakoitzari likidoak eragindako indarra? 

6) Zer tenperaturatara igoko zen 2,5 ur, hasieran 20ºC-tan izanda eta zurgaturiko bero energia 4,3 kkal bada?

Soluzioa

7) 550000 kw-eko zentral elektriko batek %20-aren errendimendua bermatzen du. Kalkula itzazu urteko lortutako energia, kontsumituriko fueloleoaren masa kantitatea eta kw∙h baten prezioa, erregaiaren prezioa 0,20 €/l-koa bada. Fueloleoaren ahalmena 9900 kal/g-koa da eta bere dentsitatea 20ºC-tan 0,96 kg/l-koa da.





Castellano