Munduaren bukaeraren istorioa

Indiatik etorritako istorioa da eta zenbaki handi-handi bat dugu protagonista. Istorioan munduaren bukaera noiz ote den eztabaidatzen da.  




W.R. Ball izeneko idazle baten arabera: Benareseko tenplo nagusian, munduko erdia non dagoen esaten duen kupula azpian latoizko plaka bat dago jarrita hiru diamantezko zutabe lodi dituelarik. Zutabe bakoitzak 50 cm gutxi gorabehera neurtzen ditu. Badirudi, Jaingoikoak mundua egin zuen egunean zutabe horietako batean 64  urrezko diska ipini zituela. Diskak bata bestearen gainean daude handienetik txikienera latoizko plakatik hasita. Dorre honek "Brahma" izena du.  Behin eta behin eta egunero, bai gauez bai egunez, apaizaren bat ari da lanean dorrean; eta bere lana hau da: zutabe batetik beste batera diskak pasatu behar dira "Brahma" ren bi legeak errespetatuz. Lehenengoak dio banan pasatu behar direla eta bigarrenak mugitzen den diska bera baino handiagoa den beste diska baten gainean bakarrik jar daitekeela. 
Omen da lana bukatu eta gero, 64 diska  hasierako zutabetik beste zutabe batera pasatu ondoren alegia, mundua desagertu egingo duela.




Zenbat denbora izango litzateke beharrezkoa hori egiteko? Ba apaizek lan egingo balute atsedenik gabe, ezta oporrik gabe ere, eta urte batek 31.558.000 segundu dituela kontutan hartuz, gutxi gorabehera 58 bilioi urteko epea izango litzateke. Oso interesgarria da istorio honen tesia eta gaur egun zientziak munduaren adinari buruzko esandakoa konparatzea. Gaur egungo teoriaren arabera mundua sortu zen "big-bang" izeneko unean, duela gutxi gorabehera 3 mila milioi urte. Beste alde batetik izarren erregaiaren iraupena (geure eguzkiarena barne) 10 mila milioi urte edo 15 mila milioi urtekoa izango dela uzte da. Beraz, munduaren iraupena hasi zenetik amaierara 20 mila milioi urte  guztira izango da; ondo ikusten den bezala,  istorioak dion 58 bilioi urtekoa baino askoz gutxiagoa da. 

Testua  George Gamowek   idatzitako "Uno, dos, tres, .... infinito" izeneko liburutik hartutakoa da. "Muy interesante" delako aldizkariarentzako RBA editoreek argitaratutako oso  liburu interesgarri bat da. 



Goiko marrazkian  7 diska  besterik ez dira agertzen eta 127 urrats gutxienez beharrezkoak dira lana bukatzeko; okertzen ez bagara eta mugimendu bakoitzaren denbora 2 segundukoa bada, 4 edo 5 minututan amaitu egingo genuke. 
10 diska badaude ordu erdi bat gutxi gorabehera jolasean egongo ginateke. Saiatu aurkitzen diskak mugitzeko metodo bat edo arauren bat ez okertzeko.


Castellano