Kimika.Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (U.S.E.)





1) (2016eko Ekaina, P2A) 
Bi litroko matraze batean 0,07 mol fosforo pentakloruro sartu dira eta 200ºC-ra berotu. PCl5 lurrun bihurtzen da eta partzialki disoziatzen da erreakzio honen arabera:
PCl5(g) ⇄ PCl3(g) + Cl2(g)

Orekan presioa 1,854 atm dela jakinik, kalkulatu:

a) Espezieguztien kontzentrazioak orekan.

b) Kₚ eta Kc konstanteen balioak 200ºC-an.

c) Presioa handiagoa izango balitz, zein aldetara lerratuko litzateke oreka? 
Zer eragin izango luke horrek PCl5-aren disoziazio-mailaren gainean?



2) (2016eko Ekaina, P2B) 
Amoniakoaren ur-disoluzio baten pH-a 11 dela jakinik

a) Kalkulatu disoluzioaren kontzentrazioa eta amoniakoaren ionizazio-maila.

b) Zenbat gramo NaOH disolbatu behar dira 500 mL uretan aurreko pH berbera lortzeko?

c) Zenbat mL HCl(aq) 0,1 M beharko dira 200 mL amoniako (aq) neutralizatzeko (aurreko amoniakotik)? Neutralizazio-puntuan, nolakoa izango da pH-a? (azidoa, basikoa ala neutroa den adierazi behar duzu).

Datuak: Kb(amoniakoa)= 1,8∙10⁻⁵



3) 

Castellano