Möbiusen azalera

Fernando Möbius izeneko matematikoak  XIX. mendean asmatutakoa, azalera hau  oso sinplea eta ospetsua da matematikoen artean. Paperezko atal luze bat moztu, behin tolestu eta muturrak lotu lehenengo irudian agertzen dena lortuz. (1. Irudia)




(1. Irudia)

Benetan ikusgarria da azalera hau; paperezko eraztun arrunt bat bi aurpegi baditu, bata barnekoa, kanpokoa bestea, Möbiusen eraztuna berriz, bat bakarra du. Hau egiaztatzeko hartu arkatza eta margotu marra bat  edozein puntutik hasita eta azkenean konturatuko zara leku berdinera helduko zarela, azalera guztia zeharkatuz. 
Paperezko eraztun arrunt bat artaziekin mozten baduzu  bi eraztun arrunt lortuko dituzu; hori ez da gertatuko Möbiusen eraztun batekin; kasu honetan lortzen dena zera da: Möbiusen eraztun bakar bat baina bi aldiz tolestuta eta lehenengoa baino handiagoa. Ikusgarria ezta?
(2. Irudia)


(2. Irudia)

Kuriositate hauek  Reader's Digestek argitaratutako liburu txiki batetik hartutakoak dira.