Kimika. Batxilergo 2. maila


1) Merkurioa duen ontzi batean hodi baten bidez gasa jaso egiten da. Gasaren bolumena 50 cm3-koa da 20ºC-tan eta hodian merkurioak lortzen duen altuera 20 cm-koa da. Barometroaren arabera presio atmosferikoa 75 cmHg-koa da. Kalkulatu 0ºC-tan eta 76 cmHg presiopean gasaren bolumena.

Soluzioa


2) 500 ml dituen eta 0,1 M den azido nitroso disoluzio baten pHa 2,2-koa da. Zenbat gramo sodio nitrito gehitu behar dira disoluzioaren pH=3-koa izan dadin; gatza bota eta gero disoluzioaren bolumena aldatu ez dela suposa daiteke.

Soluzioa


3) 25ºC-tan hidroxido magnesikoren disolbagarritasun biderkadura Kₛ=1,2∙10⁻¹¹-koa da. Kalkulatu bere disolbagarritasuna g/l-tan adierazita hurrengo bi kasuetan:

a) Ur purutan

b) pH=12 duen hidroxido magnesikoren disoluzio batean

Soluzioa

4) 0,1 M den azido azetiko disoluzio baten pH-a kalkulatu. Zein da azido azetikoren disoziazio gradua?
Datua: Kₐ=1,8∙10⁻⁵

Soluzioa


5) 60ºC-tan, orekan daudenean, dinitrogeno tetraoxido eta nitrogeno dioxido nahasketa baten dentsitatea 2,1 g/L-koa da. Kalkulatu dinitrogeno tetraoxidoren disoziazio gradua eta Kₚ-ren balioa, orekako presio totala 1 atm-koa dela jakinik.

Soluzioa





Castellano





Lanetan gaude; barkatu