Zenbait teoria

Sarrera hau ondo ulertzeko lehenago irakurri behar da idaztarazi didan artikulua, zientziari buruzko eltamiz delako blogean dagoen "Manual del ciudadano escéptico-Hipótesis, ley y teoría" izeneko artikulua, alegia.
Begi bistan dago hizkera zientifikoaren eta hizkera herritarren arteko dagoen aldea. Artikuluan agertzen dena hizkeraren arteko dauden ezberdintasunetariko bat da. Baina, nork dauka hitz baten erabilera zuzena dela esateko gaitasuna? Nire ustez, "teoria" hitza hizkera herritarrean eralbiltzean esan nahi dugu ezagutza espekulatiboa dela, hau da, praktikan egiaztatu ez dugula. Uste dut erabilera hau, hipotesi edo susmoarekin dagoena, zientzia arloan erabiltzen dena baino aproposagoa da. Horrexegatik tontorrera igo den ezagutza zientifiko bati buruz aipatzeko hobe da beste hitza erabiltzea, ez hain anbiguoa. Eltamiz blogaren egilearen arabera 
artikuluaren analogiak zenbait zulo badu eta berarekin bat nator. Hau dela eta, zulo horietariko bat aprobetxatuko dut nire jarrera bare-bare eta lasai defendatzeko, izan ere "teoria bat besterik ez da" esaldia noizean behin mespretxatzeko asmoz erabili dudalako. Argi dago sinfoniak ez direla berdinak eta gauza bera gertatzen da teoria zientifikoekin: gaurko teoria zientifiko guztiak ez dira berdinak. Eta sinfonia txarrak dauden bezala teoria zientifiko txarrak ere badaude. 



Nire ustez Darwinen teoria txarra da eta "teoria bat besterik ez dela" diot, mespretxatzeko asmoz, noski. Newtonen mekanikaren teoria edo Einsteinen erlatibitatearen teoria orokorra edota Maxwellen elektromagnetismoarena frogaturiko hipotesi eta legeen multzo bat dira eta makina bat gertaera aurreikusteko gai dira. Dena den, nahiz eta edozein teoria zientifiko bezala baztertu ahal izan, onak direnez onartzen ditugu. 
Einsteinen arabera teoria bat baztertu behar da errore bakar bat eduki arren. Zentzu honetan, zientzialari ona Jainkoa bezalakoa da: Legearen agintasun baten aurka behin jotzea Lege osoaren aurka jotzea da. Nire ustez Darwinen teorian agertzen diren ideiak ez daude frogatuta. Berak esaten zion begi baten eraketa edo garunaren formazioa bere teoriarekin azaltzea oso zaila zela. Gaur egun, gero eta biokimiko gehiagok esaten dute zelula baten sistemak deskribatzeko erabiltzen diren azalpen eboluzionistak ezpekulazio txarrak besterik ez direla. Horrexegatik diot Darwinen "sinfonia" entzuteko atsegina ez dela eta "teoria bat besterik ez dela", nahiz eta belarri sentikor dutenei gustatu ez. Eboluzioaren teoriaren aldekoei ez zaie batere gustatzen "teoria bat besterik ez dela" entzutea, eta estaltzen dute Darwinen teoriaren interesatzen zaien ideia hau dela: Jainkoa beharrezkoa ez dela esatea . Baina zoriaren eta hautespen naturalaren aldekoek Jainkorik badagoenik ezeztu egiten duten bitartean gainerakoek, beste teoria zientifikoen egilee guztiek Jainkoengan sinesten zuten eta bere lana zientifikoaren helburua zen Sortzaileak unibertsoan jarritako legeak aurkitzea.








"Fedea, itxaroten dena lortzeko segurtasuna da, ikusten ez diren gauzez konbentzitua egotea". (Hebreos 11.1)

Castellano